Hasiera orria
InglêsFrancêsEspanholBascoPortuguêsNorueguês
 
Algen itsas industriaren garapen iraunkorra sustatzeko eskualdeen arteko sarea.  
  Hasiera - Netalgae Proiektua - Industria Gida - Bazkideak - Berriak eta Gertaerak - Prentsa - Argitalpenak - Loturak - Harremanak  
     

Netalgae Proiektua eta Sarea

 

Gehitu sarera

Sarrera

Europako makro-alga industria baliabide naturaleko makro-algen uztan oinarrituta dago. Mundu osoko makro-alga ekoizpena (alga marroi, gorri eta berdeak barne ) %5-7 bitartean handitzen da urtero. 2008an ia 14 milioi makro-alga tona ekoiztu ziren harrapaketa eta akuikulturatik. Europan, ekoizpena egonkorra izan da 1960az geroztik, baina azken 10 urtetan murriztu egin da. Industriaren hedapena areagotzea, lehengaien irisgarritasunaren, produktu baliotsuen garapenaren eta eskualde garatuen eta gutxiago garatutakoen arteko ezagutza partekatzearen esku dago.

Nahiak

Beraz, NETALGAE proiektuaren helburuaitsas makro-alga sektorean interesatuak daudenen artean sare europar bat sortzea da. Eskualde ezberdinetako informazio bilketari esker, ikerketa zabal bat egingo da makro-alga industrian gaur egun egiten diren praktiken politikaren inguruan. Emaitzen azterketek, praktikarako eredu hobea ezarriko dute eta itsas makro-algen baliabideen merkataritza erabilera arrakastatsu eta egonkorra egiteko politika hoberenaren baliobide izango dira.

Helburuak

Eskualdeko nahiz nazioarteko garapen politiken eta ingurune erregulatzaileen ikerketak, existitzen den garapen eta erregulazio eredua identifikatu eta sustatuko du, edo beste praktika eredu hobe baten garapena bultzatuko du. Sareari esker industria, merkataritza eta lotura zientifikoen garapenean aurrerapenak espero dira eta baita bazkideen arteko merkataritza eta lankidetza kultura bat sustatzea. Lehen ekoizleak, fabrikatzaileak, teknologia hornitzaileak, prozesu aholkulariak, ikerketa institutuak, garapen agentziak, tokiko administrazioak eta dagokien komunitate taldeak eta beste interesdunak hartuko ditu barruan. Europa mailako makro-alga kongresu batek, industria, politika-egileak, ekologistak, eta talde erreguladoreak bateratuko ditu, kostalde atlantikoan makroalgen inguruko industria sektore egonkor bat garatzeko ideiarekin.

Ekintzak

  1. Proiektuaren eremuko alga industria nazional guztien hasierako ikerketa.
  2. Algen araudi, administrazio eta kudeaketa sistemen ebaluaketa.
  3. Alga baliabideen kudeaketa eta iraunkortasunerako praktika onenen gida baten garapena.
  4. Europako alga industriaren datu-base baten garapena.
  5. Europa osoko alga industriaren atariaren eta enpresa tresnen sorrera.

Bazkideak

pic-news-network.jpg

 
Industria gida
 
Netalgae Programme: Atlantic Area | Innovation Networks | Europen Union
NetAlgae, Indigo Rock Marine Research Station, Gearhies, Bantry, County Cork, Irlanda.
Telefonoa: + 353 (0) 27 612 76 Fax:+ 353 (0) 27 61264 Emaila: info@netalgae.eu
© Netalgae 2019 - Web orriaren planoa
    Nicecube Design