Hasiera orria
InglêsFrancêsEspanholBascoPortuguêsNorueguês
 
Algen itsas industriaren garapen iraunkorra sustatzeko eskualdeen arteko sarea.  
  Hasiera - Netalgae Proiektua - Industria Gida - Bazkideak - Berriak eta Gertaerak - Prentsa - Argitalpenak - Loturak - Harremanak  
     

Bazkideak

 

Gehitu sarera

UMR AMURE – Brest-eko Unibertsitatea

AMURE 2008an sortu zen, elkarlanean oinarritutako ikerketa unitate bat bezala, Ifremerreko Itsas Ekonomia Departamendua eta Brest-eko Unibertsitateko Itsasoko Lege eta Ekonomia zentruak (UBO) elkartuz. Ikerketa unitate hau OSU - IUEMeko (unibertsoko zientzien behatokia – Itsasoko Institutu Unibertsitario Europearra) kide da. Itsas aktibitateei lotutako politika publikoen dimentsio ekonomiko eta legalen azterketan espezializatzen da. Ekonomian eta legedian 35 ikerketa lan ditu, unitate honek hainbat arlo lantzen dituen ikerketa, prestakuntza eta ikasketa aurreratuetarako zentru bat eskeintzen du, hala nola, itsas aktibitateen garapen egonkorraren erronka eta hauekin lotutako politika publikoak lantzen ditu eta baita hauen inpaktua ekosistemaren erabileren dinamikan ere.

AMUREko kideek aurrera eramandako ikerketa, bost domeinuk egituratzen dute:

  1. Itsasoko bizidunen baliabideen kudeaketa,
  2. ICZM eta kostako ingurugiroa,
  3. Itsas aktibitateen arautze eta kudeaketa, itsas espazio internazionaletan.
  4. Bertako garapena eta
  5. Itsasoko datu ekonomikoen behatokia.

URM AMUREk, arrantza eta akuikulturaren arautzean lan egiten du, itsasoko bizidunen baliabideen erabileraren dinamikan eta dinamika honetako baliabideen irisgarritasuna arautzearen eraginean, hain zuzen. Gure ikerketa, zientzia ekonomiko eta legaletan zentratzen da, beste bizi zientzia diziplina batzuekin lankidetza zabal bat eginez. Bestalde, bere gain hartzen du, balio kateen azterketa ere, eskaeraren dinamikarekin batera. Ikerketa lana, baliabideetan, behatze datuetan eta kasu batzuen azterketan oinarritzen da, hala nola, Irose Sea (Rade of Brest, Bay of Mont-Saint-Michel).

UMR AMUREk, EE, ikerketa agentzia nazional frantsesak (ANR) finantzatutako proiektuak eraman ditu aurrera, hala nola, erabileren kudeaketa integratua kostan. ANRk finantzatutako bi proiektu, Netalgae proiektuarekin gertuki loturik daude, lehenengoa, CHALOUPE (2006-2009), arrantzaren kudeaketaren eskosistemaren ikuspuntuan zentratzen zena eta bigarrena, ECOKELP (2007-2009), Irose itsasoko (Frantzia) Kelp basoaren kudeaketa egonkorrean zentratua.

Harremanetarako

Katia Frangoudes
UBO (Brest)
Département d'Economie Maritime ( Itsas Ekonomia Departamendua)
IFREMER Centre de Brest B.P. 70
29280 Plouzané

Tel.: +33 (0) 2.98.22.49.73
Fax-a: +33 (0) 2.98.22.47.76
Emaila: Katia.Frangoudes@univ-brest.fr
Web orria: http://www.umr-amure.fr

 
Industria gida
 
Netalgae Programme: Atlantic Area | Innovation Networks | Europen Union
NetAlgae, Indigo Rock Marine Research Station, Gearhies, Bantry, County Cork, Irlanda.
Telefonoa: + 353 (0) 27 612 76 Fax:+ 353 (0) 27 61264 Emaila: info@netalgae.eu
© Netalgae 2019 - Web orriaren planoa
    Nicecube Design