Hasiera orria
InglêsFrancêsEspanholBascoPortuguêsNorueguês
 
Algen itsas industriaren garapen iraunkorra sustatzeko eskualdeen arteko sarea.  
  Hasiera - Netalgae Proiektua - Industria Gida - Bazkideak - Berriak eta Gertaerak - Prentsa - Argitalpenak - Loturak - Harremanak  
     

Bazkideak

 

Gehitu sarera

Viking Fish Farms Ltd - Ardtoe Marine Laboratory (Viking Arrain Haztegia – Ardtoe Itsas Laborategia)

Viking Fish Fams-ek eskuratu zuen Ardtoe Marine Laboratory 2005ean baina zentru hau 1965ean ezarri zen hasiera batean, publikoki finantzatutako itsas akuikultura ikerketa zentru bezala eta berehala lortu zuen nazioarteko ospea hainbat espezieren hazkundearako tekniken garapenean, hala nola, erreboiloa, mihiarraina, bakailaoa, abarioa, meroa, otarraina eta beira.

Unitate honek bere gain hartzen ditu, Erresuma Batuko itsas instalazio esperimental handienetako batzuk, 3 litrotako depositutatik 160m3-ko GCS unitatetara; probako fotoperiodo eta tenperatura kontrolatuko depositu sistemak eta ur epeleko nahiz ur hotzeko birzirkulazio sistemak. Beste instalazio batzuk ere baditu: laborategi bustia eta lehorra, ingenieritza tailer bat, ofizinak, bizilekua, liburutegi bateta bilera gelak. Konpainiak irisgarritasuna du bestalde, itsasoko instalazioetara, bai itsaski eta bai algen ikerketa eta ekoizpenerako egokiak direnak.

Egun, Viking-ek, 7 egun osoko eta egun erdiko langile 1ek eratutako talde osagarri bat hartzen du barnean, 3 ikertzailek, 2 ekoizpen espezialistek, tekniko batek, eremu elektrizista/ingeniari batek eta finantza/langile kudeatzaile batek osatua.

Gaur egun, konpainiak merkaturatzeko adina erreboilo, mihiarrain eta bakailao kumeak; itsas trikuak; ostra arbiak (bertakoak nahiz pazifikokoak); eta algak ekoizten ditu, zeinak Erresuma Batuko nahiz beste tokitako arrain haztegietara eramaten direlarik. Bestalde, akuario publikoetarako nahiz ikerketak egiteko beste itsasoko espezie batzuk ere ekoizten ditu zentruak kantitate txikitan.

Ikerketa – Diru publikoaz finantzatuta

Viking-ek, enpresa berak nahiz diru publikoak finantzatutako itsas akuikulturaren inguruko ikerketak egiten jarraitzen du. Egungo proiektuek edo bermatutako proiektuek honakoak hartzen dituzte euren gain:

  • EcoFish. Ingurugiroa kaltetzen ez duen akuikultura eta arrain garbiagoen erabilera. (EU Northern Periphery Programme – EBeko Iparraldeko Periferiako Programa).
  • Larvanet. Critical Success Factors For Fish Larval Production In European Aquaculture: A Multidisciplinary Network (EU COST Action). Akuikultura Europarreko arrain larben ekoizpen arrakastatsurako faktore determinatzaileak: jakintza alor anitzeko sarea.
  • NETALGAE. Itsas makroalgen sektorean garapen egonkor bat sustatzeko eskualdeen arteko sarea (EU-ERDF Atlantic Area Programme – EB-EGEF Atlantikoko Area Programa).
  • ProSpawn. Implementation Of Natural Spawning For Marine Fish Species In Culture - Improving Quality Of Off-Spring And Animal Welfare (EU R4SME). Itsas arrain espezieek arrautzak era naturalean erruteko kultiboa bultzatzea, arrain kumeen kalitatea eta animalien ongizatea areagotuz. (EBean ETErentzako ikerketak)
  • Enrich. Enrichment of Aquaculture Systems by Introduction of Commercially Underdeveloped Marine Species from Different Trophic Levels (EU R4SME). Akuikultura sistemen aberasketa, komertzialki azpigaratuak diren trofismo maila ezberdinetako itsas espezieen sarrerarekin (EBean ETErentzako ikerketak).
  • eFishent. Improvement of feeds and feeding efficiency for sea bass in cage farms in the Mediterranean (EU R4SME). Mediterraneoan kaiolatan hazten diren lupien elikadura eta elikatzeko modu eraginkorretan aurrerapenak (EBean ETErentzako ikerketak).
  • CleanHatch. Development and implementation of an innovative cleaning technology for marine and freshwater larval hatchery tanks in recirculating aquaculture systems (EU R4SME). Birzirkulazio akuikultura sistemako, itsasoko eta ur gozoko larbak hazteko deposituen garbiketa teknologia berri baten garapena eta ezarpena (EBean ETErentzako ikerketak).
  • ELGA ereduaren baliozkotzea, ur gozoko kaiolen ekoizpenean aurreikusitako eragina lakuen fosforo eduki osoarentzat (SARF). 
  • Legatza. Merluccius merluccius legatz europarraren stock nazional baten ezarpen eta garapena (SARF).
  • Bertako ostrak. Bertako ostren ekoizpen komertzial intentsiboan dagoen atzerapena gainditzea (SARF). 
  • Bakailao elikadura-sistemak (SARF).
  • Durdoi bidezko itsas-zorrien kontrola (SARF).
  • Garraio garaian, itsas arrainen ongizatea hobetzea (HIE).

Duela gutxi, Viking-ek bezero pribatuen izenean, hainbat poduktu komertzialen probak bereganatu ditu, esate baterako:

  • Errotifero kultibo dietak
  • Errotifero eta artemia bidez aberastutako dietak
  • « Ur berdetik » eratorritako produktuak
  • Itsas arrain, titia kentze, haztegi eta hazkuntza dietak
  • Arrain arrautza eta elikagai bizien desinfekzio produktuak

Viking-ek, hainbat txosten eta praktika on erakusten dituen dokumentuak egiteko kontratatua izan da eta azkenaldi honetan hauek aipa ditzazkegu:

  • Algen ugaritze kaltegarriaren kontrako deskontaminatze ekintzaren inguruko txosten bat.
  • Medusen ugaritzearen kontrako deskontaminatzeko ekintzaren inguruko txosten bat
  • Ongizate estandar minimoak, durdoi arrunten harrapaketan, garraioan eta izokin kaioletan gordetzerakoan.

Harremanetarako

Dr Tim Atack
Viking Fish Farms Ltd,
Ardtoe Marine Laboratory,
Ardtoe, Acharacle,
Argyll PH36 4LD,
Écosse.

Tel.: +44 (0) 1397 709271
Emaila tim.atack@vikingfish.com
Web orria: www.ardtoemarine.co.uk

 
Industria gida
 
Netalgae Programme: Atlantic Area | Innovation Networks | Europen Union
NetAlgae, Indigo Rock Marine Research Station, Gearhies, Bantry, County Cork, Irlanda.
Telefonoa: + 353 (0) 27 612 76 Fax:+ 353 (0) 27 61264 Emaila: info@netalgae.eu
© Netalgae 2019 - Web orriaren planoa
    Nicecube Design